Kiso poni
Itxura
Kiso ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Japonia |
Kiso ponia, (japonieraz: 木曽馬, "kiso uma"), Japoniako bertako zaldi arraza bat da[1].Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Bere jatorria eta egungo hedapen nagusia Kiso eskualdean dago, Nagano prefeturan.
Kiso poni arraza desagertzeko zorian dago[2].
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzineko abere arraza da. Garai batean garrantzitsua izan zen bertako eskualdearen landa ekonomian zamabere bezala eta nekazaritzako lanetan. Japoniako gainontzeko bertako zortzi poni arrazen kasuan bezalaxe, Hokkaidoko ponia, Noma poni, Tokara ponia, Miyako ponia, Misaki ponia, Taishuh eta Yonaguni ponia, bere jatorria ez dago argi. Uste da Asiako barne aldeko zaldien ondorengoak direla, bereziki mongoliar zaldien ondorengoak izan daitezkela[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://web.archive.org/web/20160304191609/http://www.equinekingdom.com/breeds/light_horses/kiso.htm
- ↑ Country Report (For FAO State of the World’s Animal Genetic Resources Process), annex to: Barbara Rischkowsky, D. Pilling (eds.) (2007). The State of the World's Animal Genetic Resources for Food and Agriculture. Roma: Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea. ISBN 9789251057629.